Giza eboluzioa: zer ez dakigu eta zer uste dugu dakigula?

Iruzkinik gabe

Homininoen taldean bizirik dirauen espezie bakarra gurea da: Homo sapiens. Alabaina, egoera zeharo desberdina zen iraganean; zenbait unetan espezie bat baino gehiago bizi izan zen aldi berean. Giza leinua osatzen duten espezieen arbola genealogikoari buruzko zenbait gauza ezagutzen dugula uste dugu, baina badaude ebatzi gabeko gaiak: zein espezie izan zen Homo generoaren arbasoa? Zenbat espeziek osatzen dute generoa? Noiz agertu ziren gizakion ezaugarri nagusiak: bipedalismoa, entzefaloaren handitzea…? Galdera horiei erantzuna ematea da, besteak beste, antropologiak hurrengo urteetan izango duen erronka nagusietakoa.

Carmen Manzano UPV/EHUko Antropologiako Irakasleak gai hauei buruz hitz egingo du ‘Giza eboluzioa: zer ez dakigu eta zer uste dugu dakigula?’ izeneko hitzaldian. Ekitaldi hau apirilak 21an burutuko da Azkuna Zentroan.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.

Hitzaldi hau euskaraz egingo da.

Xehetasunak

Hasiera data:
2015ko apirilaren 21a
Amaiera data:
2015ko apirilaren 21a
Ordutegia:
19:00etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
Azkuna Zentroko Mediateka aretoa (2. solairua)
Helbidea:
Arriquibar plaza, 4
Hiria:
Bilbo

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>