Klima aldaketak dagoeneko Kantauri itsasoa ari da aldatzen. Gainazaleko uraren tenperatura udan 1 ºC inguru igo da azken hiru hamarkadetan: 1980 eta 2008 bitartean, 20,8 ºC-tik 21,7 ºC-ra igaro da. Baina, tenperaturaz gain, badira klima-aldaketarekin lotutako beste hainbat faktore ere kantauriar kostaldean eragiten dutenak. Eguzki erradiazioa gero eta handiagoa da, azken bi hamarkadetan gehienbat, eta kostaldeko uretan elikagaien kopurua gutxiagotzen ari da. Ondorioz, gure itsasoko espezie gakoak gutxiagotzen ari dira. Aipagarria da euskal kostaldean Gelidium corneum alga gorrien zelaiek bat-batean izan duten murrizketa.
Zer adierazten dute itsasoko landaretzan gertatzen ari diren aldaketek klima aldaketari buruz? Zein ondorio biologiko, ekologiko eta sozio-ekonomiko izan ditzakete aldaketa horiek? José María Gorostiagak, UPV/EHUren Botanika irakaslea, galdera horiei erantzungo die ‘Kantauri itsasoko algak: klima-aldaketaren jagole’ izeneko hitzaldia eta mahai-inguruan. Hitzaldia martxoaren 4an izango da, arratsaldeko 7etan, AlhondigaBilbaon, gaztelaniaz.
Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
Sarrerak AlhondigaBilbaoko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte.