Fukushimaren nondik norakoak

Iruzkinik gabe

Duela lau urte, Japonian historiako bigarren istripu nuklearrik larriena gertatu zen. 2011ko martxoak 11n, Richter eskalan bederatzi gradu izan zituen lurrikara batek 15 metroko altuerara iritsi zen tsunamia eragin zuen. Haren ondorioz, herrialde hartako 14 erreaktorek kalteak jasan zituzten. Dakigunez, larrienak Fukushima-Daiichi-ko 4 erreaktorean gertatu ziren. Lurrikarak eta tsunamiak nahiko ohikoak diren arren, Japoniak oso erreaktore sare garrantzisua zuen: iturri horretatik sortzen zuten kontsumitzen zuen energia elektrikoaren %25a baino gehiago. Izan ere, 2011ko istripuaren aurretik, segurtasun nuklearraren arloan eredutzat hartzen zen herrialde asiatikoa. Hortaz, nola izan zen posible halako istripu larria gertatzea? Nolakoa izan zen ezbeharraren kudeaketa, eta zeintzuk izango dira bere ondorioak?

Fernando Plazaola UPV/EHUko Fisika Aplikatuko katedradunak gai honi buruz hitz egingo du ‘Fukushimaren nondik norakoak’ izeneko hitzaldian. Ekitaldi hau martxoak 24an burutuko da AlhondigaBilbaon arratsaldeko 7etan. Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Gonbidapenak AlhondigaBilbaoko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.

Hitzaldi hau euskaraz egingo da.

Xehetasunak

Hasiera data:
2015ko martxoaren 24a
Amaiera data:
2015ko martxoaren 24a
Ordutegia:
19:00etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
AlhondigaBilbaoko Mediateka aretoa (2. solairua)
Helbidea:
Plaza Arriquibar, 4
Hiria:
Bilbo

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>