Neandertalak: amaierarik gabeko ikerketa

Iruzkinik gabe

Azken 30 urteotan neandertali buruzko detaile guztiak ezagutzeko aurrerapauso nabarmenak eman dira zientziaren hainbat alorretatik. XX. mendeko amaieran indarrean zegoen paradigmarekin hausteko luzatu dira proposamenak. Genetikatik, bere DNA sekuentziatzeko, edo fisika nuklearretik, beren aztarnak prezisio handiagorekin datatu nahian. Baina zein da egungo ikerketaren egoera? Zeintzuk diren bete gabeko hutsuneak eta ulertzeke dauden faktore garrantzitsuenak giza espezie honi dagokionez?

Alvaro Arrizabalaga UPV/EHUko Historiaurreko irakasleak gai honi buruz hitz egingo du ‘Neandertalak: amaierarik gabeko ikerketa’ izeneko hitzaldian. Ekitaldi hau otsailak 24an burutuko da AlhondigaBilbaon arratsaldeko 7etan. Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Hitzaldi hau euskaraz egingo da.

OHARRA: Gonbidapenak AlhondigaBilbaoko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.

Xehetasunak

Hasiera data:
2015ko otsailaren 24a
Amaiera data:
2015ko otsailaren 24a
Ordutegia:
19:00etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
AlhondigaBilbaoko Mediateka aretoa (2. solairua)
Helbidea:
Plaza Arriquibar, 4
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>