Iritsi da immuno-onkologia

Iruzkin 1

Minbizia ulertzeko modua aldatzen joan da urteak igaro ahala. Tratamendu konbinatuek heriotza-kurbak hobetzea ahalbidetu dute, baina zientziak beste erronka bat du orain aurrean; gure gorputzaren immunologia sistema aktibatzea gaixotasunari aurre egiteko. Izan ere, jakin badakigu sistema immunologikoa oso garrantzitsua dela minbiziaren aurkako borrokan eta, ondorioz, hura pizteko eta minbiziaren zelulei aurre egiteko estrategiak ari dira ikertzen gaur egun. Diziplina horri immuno-onkologia esaten zaio, eta hurrengo urteotan gaitz horri aurre egiteko tratamenduan iraultza ekartzea espero da.

Ramón Barceló, Medikuntzan eta Kirurgian doktorea eta Basurtoko Unibertsitate-Ospitalean Onkologia Medikoan espezialista eta EHUn Medikuntza saileko irakaslea, ‘Iritsi da immuno-onkologia’ izeneko hitzaldia eta mahai-ingurua eskainiko du otsailak 18an, arratsaldeko 7etan, AlhondigaBilbaon.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Sarrerak AlhondigaBilbaoko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte.

Xehetasunak

Hasiera data:
2015ko otsailaren 18a
Amaiera data:
2015ko otsailaren 18a
Ordutegia:
19:00etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
Auditorio de AlhóndigaBilbao (planta -1)
Helbidea:
Plaza Arriquibar, 4
Hiria:
Bilbao

Iruzkin 1

Eman iritzia

R. ANDRES BARRUSOR. ANDRES BARRUSO

Acciones divulgativas como ésta que se está presentando a los medios sociales, son de gran necesidad y resulta altamente vanguardista de cara ha alcanzar altas cuotas de calidad de la vida en la sociedad.
ESKERRIK ASKO

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>