Neandertalak eta hautespen sexuala Bilboko 2015eko Darwinen egunean

Iruzkinik gabe

Datorren otsailak 12an berriz ere ospatuko da Bilbon hautespen natural bidezko eboluzioaren teoriaren egile den Charles Darwinen jaiotza. Dibulgazio zientifikoko gertakizun horretan, María Martinón-Torres antropologoak eta Ambrosio García-Leal idazle zientifikoak hartuko dute parte. Lehenak, neandertalak desagertzearen arrazoiak azalduko ditu eta bigarrenak, aldiz, espezie desberdinetan sexuen arteko desberdintasunak nola eboluzionatu duten azalduko du. Jardunaldia arratsaldeko 7etan hasiko da eta Bidebarrietako liburutegian burutuko da. Sarrerak doan dira, bete arte.

Martinón-Torresen hitzaldiaren izenburua ‘Neandertalak, iragarritako heriotza baten kronika?’. Orain gutxira arte gehienbat euren jomuga eta desagertzearen arrazoiak aztertu badira ere, azken ikerketek euren jatorriari buruz gehiago jakitera zuzendu direla eta sortu den eztabaidari buruz hitz egingo du.

García-Lealek, ‘Hautespen sexuala: sexuen arteko desberdintasunen eboluzioa’ izeneko hitzaldia eskainiko du, eta hautespen sexualak arren eta emeen morfologia, fisiologia eta jarrera desberdintasunak nola eragin dituen azalduko du hartan. Desberdintasun horiek espezieen ugalketa-estrategia desberdinekin dute zerikusia, gizakiona barne.

Hizlariak

María Martinón-Torres paleoantropologoa Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentro Nazionaleko (CENIEH) Hortzen Antropologiaren arduraduna da. 10 liburu edo libururen kapitulutik gora argitaratu ditu giza eboluzioaren inguruan eta 60 artikulu baino gehiago oihartzun handiko nazioarteko aldizkari zientifikoetan.

Ambrosio García Leal biologoa, zientziaren filosofian doktorea eta idazle zientifikoa da. Hiru liburu argitaratu ditu: “La conjura de los machos” (Tusquets, 2005), “El sexo de las lagartijas” (Tusquets, 2008) eta “El azar creador” (Tusquets, 2013).

Darwinen eguna

2007az geroztik ospatu dute Bilbon Darwinen eguna. Zientziaren eta jakintzaren pertsona nabarmenek parte hartzeak – Francisco J. Ayala, Pilar Carbonero, Juan Luis Arsuaga eta Manuel Toharia, besteak beste – ekitaldi hau ezinbestekoa bihurtu du zientzia eta kultura, oro har, maite dutenentzat.

UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak, Círculo Escépticok eta Bilboko Udalak antolatzen dute gertakizuna. El Correok, CIC bioGUNEk, Biofisika Bizkaia Fundazioak eta UPV/EHUren Aula Espazio Gelak kolaboratzen dute ekitaldiarekin.

Xehetasunak

Hasiera data:
2015ko otsailaren 12a
Amaiera data:
2015ko otsailaren 12a
Ordutegia:
19:00etatik 21:00etara

Egoitza

Tokia:
Biblioteca de Bidebarrieta (Bilbao)
Helbidea:
Calle de Bidebarrieta, 4
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>