Minbiziaren aurkako borroka: elikaduraren garrantzia

Iruzkinik gabe

Gero eta informazio gehiago dugu gure inguruko eragile ezberdinek (elikadura, kutsadura, eguzkia eta bestelako konposatu fisiko, kimiko eta biologikoak) minbizi bat garatzeko ditugun aukerak nola baldintzatzen duten jakiteko. Zer da honi buruz jakin behar duguna, eta nola jokatu behar dugu? Hitzaldi honetan ikertzaileen lana nolakoa den eta haien emaitzak nola komunikatzen dituzten azalduko da.

Arkaitz Carracedo CIC bioGUNEko Ikerbasque ikertzaileak emango du ‘Minbiziaren aurkako borroka: elikaduraren garrantzia’ izeneko hitzaldi hau. Azaroaren 11n izango da, arratsaldeko 7etan, Azkuna Zentroan, eta gazteleraz egingo da.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da. Hitzaldi honek Asociación Española Contra el Cáncer-en (AECC) babesa du.

Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte.

Xehetasunak

Hasiera data:
2015ko azaroaren 11a
Amaiera data:
2015ko azaroaren 11a
Ordutegia:
19:00etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
Auditorio de Azkuna Zentroa (planta -1)
Helbidea:
Plaza Arriquibar, 4
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>