DNA eta populazioen historia, euskaldunak

Iruzkinik gabe

Historiaurreko giza aztarnen azterketei eta haien DNAren sekuentziazioari esker, biztanlerien historia ebolutiboa berreraikitzen ari gara. Halako teknologiak erabili dira euskaldunon jatorria aztertzeko, eta aurretik sortu ziren hipotesiak gehiago zehaztu ahal izan ditugu. Ikusi denez, DNA leinu batzuk in situ eboluzionatu dute Paleolitikoan zehar, baina beste batzuk, aldiz, Europaren neolitizazio-prozesuarekin sartu ziren. Baina azken aurkikuntzek orain arte nagusi zen paradigmaren aurkako ikuspegia erakutsi digute.

Neskuts Izagirrek, UPV/EHUren Antropologiako irakasleak, antzinako DNA-ren azterketek ematen dizkiguten datuei buruz arituko da ‘El ADN y la historia de las poblaciones, el caso de los vascos’ (DNA eta populazioen historia, euskaldunak) izeneko hitzaldi eta mahai-inguruan. Hitzaldia urriaren 7an izango da, arratsaldeko 7etan, Azkuna Zentroan.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.

Xehetasunak

Hasiera data:
2015ko urriaren 7a
Amaiera data:
2015ko urriaren 7a
Ordutegia:
19:00etatik 21:00etara

Egoitza

Tokia:
Auditorio de Azkuna Zentroa (planta -1)
Helbidea:
Plaza Arriquibar, 4
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>