Rosetta espazioko misioa: Eguzki sistemaren jatorrirako leihoa

Iruzkinik gabe

Eguzki sistematik hamarkada bat baino gehiagoz ibili ondoren, 2014ko abuztuaren 6an irisi zen Europako Agentzia Espazialaren Rosetta espazio-ontzia bere helburura: Marteren eta Jupiterren orbiten artean dagoen 67P/Churyumov-Gerasimenko kometa. Rosetta, Eguzkitik 55.000 kilometro orduko bidaiatu zena, kometari gerturatu eta haren inguruan gelditu zen biraka. Azaroaren 12an, Philae zunda txikia askatu zen ontzitik, eta kometaren izoztutako gainazalean jarri zen, gizateriaren historian lehenengo aldiz. Kometak Eguzki Sistemako eraikuntza-bloke primitiboak direla esaten da eta Lurrera ura ekartzen lagundu zutela uste da eta, agian, baita bizitza egoteko ere beharrezkoak diren osagaiak ere. Kometa honen azterketak sekretu horiek ezagutzeko leiho bat irekiko du.

Agustín Sánchez Lavegak, UPV/EHUko Fisikako katedraduna eta Planeten Zientzien taldearen zuzendaria, ‘Rosetta espazioko misioa: eguzki sistemaren jatorrirako leihoa’ hitzaldia eta mahai-ingurua eskainiko du urtarrilaren 28an, asteazkena, arratsaldeko 7etan. Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

OHARRA: Sarrerak AlhondigaBilbaoko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte.

Xehetasunak

Hasiera data:
2015ko urtarrilaren 28a
Amaiera data:
2015ko urtarrilaren 28a
Ordutegia:
19:00etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
Auditorio de AlhóndigaBilbao (planta -1)
Helbidea:
Plaza Arriquibar, 4
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>