Ariketa fisikoa, argaltzeko pilula ote?

Iruzkinik gabe

Obesitatea munduko herrialde gehienetan hazten ari da. Joera honen arduradun nagusiak bi dira: jakien eskuragarritasun handiagoa eta sedentarismoa. Hau dela eta, jarduera fisikoa gizentasunari aurre egiteko metodo erabilgarria dela uste da. Alabaina, ba al dakigu zein den pisua jaisteko edo mantentzeko ariketa fisiko mota eta dosirik eraginkorrena? Hau da, zein ariketa mota egin behar den, nola eta zelako maiztasunarekin… Gehiegizko pisuari aurre egiteko ez dago miraririk, baina galdera horiei erantzun bat topa dakieke gaur egun ezagutzen ditugun datu esperimentaletan oinarrituz. Bestalde, esan beharra dago obesitatearekin lotuta paradoxa bat dagoela, zenbait egoeratan gain-pisua dutenek osasun-abantaila bait dute.

Jon Irazusta UPV/EHUko Fisiologiako irakasleak gai honi buruz hitz egingo du ‘Ariketa fisikoa, argaltzeko pilula ote?’ izeneko hitzaldian du urtarrilaren 20an, asteartea, arratsaldeko 7etan. Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da. Hitzaldi hau euskaraz egingo da.

OHARRA: Sarrerak AlhondigaBilbaoko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte.

Kultura Zientifikoko Katedraren berrikuntza guztiak ezagutu ditzakezu bere webgunearen eta Facebookeko orriaren bitartez.

Xehetasunak

Hasiera data:
2015ko urtarrilaren 20a
Amaiera data:
2015ko urtarrilaren 20a
Ordutegia:
19:00etatik 20:30etara

Egoitza

Tokia:
AlhóndigaBilbao Mediateka (piso 2)
Helbidea:
Plaza Arriquibar, 4
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>