FameLab Workshop Euskadin

Iruzkinik gabe

UPV/EHUren Zientzia eta Teknologiako Fakultateak FameLab España-ren sustatzaile diren FECYTek eta British Council-ek bakarrizketa zientifikoen nazioarteko lehiaketa antolatu dute eta mundu osoko 25 herrialdetik gora hartuko dute hartan parte- UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrarekin elkarlanean.

FameLabek ikerkuntza modu entretenigarrian eta zorrotzean hiru minutuko bakarrizketen bitartez hedatuko duten zientziaren ahots berriak bilatzen ditu. 2015eko edizioan, 2015eko otsailaren 3 arte egongo da hautespen fasea zabalik. Ikasleek eta irakasle zein ikertzaileek har dezakete parte aurkezpenik gabe entzuleentzat erakargarria izan daitekeen zientziaren inguruko istorio bat kontatzen duen bideo baten bitartez.

Egunean zehar, lehiaketaren dinamika azalduko dugu, zeure bakarrizketa prestatzeko teknika nagusiak erakutsiko dizkizugu eta jendearen aurrean hitz egiteko trikimailu erabilgarrienak ere erakutsiko dizkizugu.

Hauxe izango da jardunaldiaren programa:

10:30 – 11:15 – FameLaben aurkezpena – FECYT eta British Council-en ordezkariak.

11:15 – 12:00 – FameLaben hartu nuen nik parte – Santi Garcíak (@AitorMenta_) Famelab Españan izandako esperientziak eta han ikasitakoa.

12:00 13:30 – Bakarrizketen idazketa eta interpretazioari buruzko masterclass-a – Belén Rubio, aktoresa eta bakarrizketa egilea.

13:30- 14:00 – Hautagaien bakarrizketen aurkezpena.

GARRANTZITSUA: Bakarrizketa baterako ideia bat baduzu edo bakarrizketa bat prestatu baduzu, masterclass-aren bukaeran jendearen aurrean aurkezteko aukera izango duzu, eta zure bakarrizketaren edukia eta emanaldia hobetzeko gomendioak emango dizkizute Belén Rubiok eta Santi Garcíak.

Sarrera doan da. Gehiago jakiteko, hemen.

Xehetasunak

Hasiera data:
2014ko abenduaren 11a
Amaiera data:
2014ko abenduaren 11a
Ordutegia:
10:30etatik 14:00etara

Egoitza

Tokia:
Paraninfo de la Facultad de Ciencia y Tecnología de la UPV/EHU
Hiria:
Leioa (Bizkaia)

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>