Kultura Zientifikoko Katedrak Prisma Saria lortu du zientzia dibulgatzeko egin duen lanagatik

Iruzkinik gabe

Juan Ignacio Perez Iglesias UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendariak Dibulgazio Zientifikoaren 2014ko Prisma Casa de las Ciencias Saria jaso du gaur —Kategoria Berezian— A Coruñako alkate Carlos Negreiraren eskutik, hiri horretako Udaletxeko Udalbatzar-Aretoan egindako ekitaldi batean.

Prisma Sarien XXVII. edizioko golardoak emateko ekitaldiak agintari ugari bildu ditu, hala nola, Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea, Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatua, Diego Calvo A Coruñako Diputazioko presidentea eta Xose Luis Armesto A Coruñako Unibertsitateko errektorea, besteak beste.

Prismas Casa de las Ciencias Sariak A Coruñako Zientzia Museoen fundazioak antolatzen ditu duela 26 urtez geroztik, eta Estatu espainiarren dibulgazio zientifikoari ematen zaizkion golardorik garrantzitsuenak dira. Golardo horietan dauden kategorietako bat dugu Sari Berezia, dibulgazio zientifikoaren arloan modu berezi batean nabarmendu diren erakundeei eman ohi zaiena.

Juan Ignacio Perez Iglesias katedrako zuzendariaren esanetan, “sari hau jasotzeak ematen duen atsegin pertsonalaz gain, garrantzi handi-handia du, bi erakunde sustatzaileek (Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bizkaiko Foru Aldundia) hartu zuten erabakiari ematen dioten sostenguagatik”.

Perez Iglesiasen iritziz, “honelako aintzatespenak garrantzitsuak dira erakundeen apustu horri eusteko eta beste erakunde batzuentzako erreferentzia bilakatzeko, zientzia sustatzea xede duten proiektuetan esku har dezaten”.

Xehetasunak

Data:
2014ko azaroaren 30a
Ordutegia:
00:00etatik 00:00etara

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>