X izpien difrakzioa: zineko aliatua edo Hamelingo flautista

Iruzkinik gabe

Kristalografia izan da, azken mendean, zientziaren garapenean aliatu nagusienetariko bat. 2014ean, Kristalografiaren Nazioarteko Urtea ospatzen ari gara, UNESCOk eta Kristalografiako Nazioarteko Batasunak sustatuta. Pop kulturaren zenbait ikonotan oinarrituta, mintzaldi honek zientziaren adar honi omenaldi txiki bat egin nahi dio, haren lorpen aipagarrienak nabarmendu eta zientzian eta gizartean egindako aurrera-pausoekin lotu.

Jesús R. Berenguer Marínek, Errioxako Unibertsitatean Kimika Inorganikoko irakasle titularra, ‘X izpien difrakzioa: zineko aliatua edo Hamelingo flautista’ mintzaldia eskainiko du azaroaren 20an, osteguna, UPV/EHUren Bizkaia Aretoko Elhuyar aretoan. Sarrera doan da.

Mintzaldi hori UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak Kristalografiaren Nazioarteko Urtea ospatzeko antolatu duen kristalografia eta X izpien inguruko zikloko bigarrena izango da.

Xehetasunak

Data:
2014ko azaroaren 20a
Ordutegia:
19:00etatik 20:00etara

Egoitza

Tokia:
Sala Elhuyar - Bizkaia Aretoa
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>