Bioesperientziak

Iruzkinik gabe

Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak ‘Bioesperientziak’ izeneko jardunaldi bat antolatu dute. Bertan, biologiako profesionalen artean esperientziak eta ideak partekatuko dira, eta lanbidearen ezaugarriak zein biologiak egungo gizarteari egindako ekarpenak ezagutaraziko dira.

Ekitaldi hau azaroak 20an burutuko da, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Arriaga gelan (Abandoibarra 3, Bilbo). Sarrera doakoa da, baina leku-arazorik ez egoteko Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialera deitu daiteke (94 427 62 51) edo hemen inskribatu.

Bertaratzen direnek aukera askeko kreditoak eskatu ahal izango dituzte.

PROGRAMA:

18.00: Jardunaldien aurkezpena: Juan I. Pérez (Kultura Zientifikoko Katedra) eta Aitor Santisteban (Euskadiko Biologoen Elkarte Ofiziala – EBEO).

18.15: Fernando L. Hernando, EBEO: EBEOren betekizuna egungo gizartean.

18.35: Francis Barbero, Guserbiot. Bioteknologo industrialak ete-etan (bioteknologia).

18.55: Paola Sangalli, SCIA SL. Zer egiten du zu bezalako biologo batek paisaiaren bioingeniaritzan lanean? (paisajismoa).

19.15: Concha Vidales, DNA Data (Toribio Etxebarria 2014 Saria). Biologoa eta nabarmena: posible da! (biomedikuntza).

19.45: Bertaratutakoen galderak.

Xehetasunak

Data:
2014ko azaroaren 20a
Ordutegia:
18:00etatik 20:00etara

Egoitza

Tokia:
Sala Arriaga - Bizkaia Aretoa
Hiria:
Bilbao

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>