Odón de Buen eta itsas ikerkuntza Euskadin

3 iruzkin

Ozeanografiaren historian eta Euskadiko itsas ikerkuntzaren iraganean, orainean eta etorkizunean funtsezkoa izan den pertsonaia baten bizitza. Horiek izango dira Donostiako Aquariumak, UPV/EHUren Kultur Zientifikoko Katedrak, Ozeanografiako Espainiar Erakundeak eta Azti Tecnaliak antolatutako dibulgazio-hitzaldien jardunaldien osagaiak. Jardunaldia azaroaren 12an izango da, arratsaldeko 7etan, Gipuzkoako hiriburuko Aquariumean. Sarrerak doan izango dira, bete arte.

Espainiako ozeanografiaren sortzailetzat hartzen da Odón de Buen (1863-1945) . Bere izena gehienentzat ezezaguna bada ere, oso pertsona nabarmena izan zen bere garaiko ikerkuntzan, hezkuntzan eta politikan, eta lotura estua izan zuen Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearekin eta Donostiako Aquariumarekin. Jardunaldi horretan, arrantzako ikerkuntza eta ozeanografia arloetan egindako euskal ekarpenen inguruko alderdiak aztertuko dira.

Jardunaldi horietaz gain, abenduan Donostian eta Pasaian ospatuko da Odón de Buen Ozeanografiako Espainiar Erakundearen mendeurrena. Aurrerago eskainiko dugu ospakizun honi buruzko informazioa.

Aurkezpena:

Eduardo Balguerías, Ozeanografiako Espainiar Erakundearen Zuzendari Orokorra.

Vicente Zaragüeta, Gipuzkoako Ozeanografiako Elkartearen Presidentea, eta Donostiako Aquariumekoa.

Hitzaldiak:

  • ‘Odón de Buen, zientzia eta politika bi errepubliken artean’. Antonio Calvo Roy, kazetaria eta Komunikazio Zientifikoko Espainiar Elkartearen presidentea.

  • ‘Euskadiko lehenengo ikerkuntza ozeanografikoak’. Alejandro Larrode, Donostiako Aquariumaren museo-eremuaren koordinatzailea.

  • ‘Arrantza kudeatzeko ezagutzaren oinarria, Euskadiren ekarpena azken 30 urteotan’. Josu Santiago, AZTI Tecnaliaren Arrantza Kudeaketa Arloko koordinatzailea eta ICCAT Batzorde Zientifikoaren presidentea.

  • ‘Ikerkuntza ozeanografikoko euskal estrategia baterantz’. Ionan Marigómez, UPV/EHUren Zelulen Biologiako Katedraduna eta Plentziako Itsas Estazioko zuzendaria.

Xehetasunak

Data:
2014ko azaroaren 12a
Ordutegia:
19:00etatik 21:00etara

Egoitza

Tokia:
Aquarium de San Sebastián
Hiria:
San Sebastián - Donostia

3 iruzkin

Eman iritzia

Javier OscozJavier Oscoz

Sólo quiero darles las gracias por organizar estas jornadas… sin divulgación no aprendemos.

Muchas gracias por su esfuerzo

Javier

Jesús Mª LizarragaJesús Mª Lizarraga

Buenos días:

Muchas gracias al esfuerzo por traer a la memoria, gentes que la mayoría del pueblo de San Sebastián desconoce. Pueblo naval y marítimo, ánimo.

JML

Miguel correa sanmartinMiguel correa sanmartin

Para cuando un monográfico sobre la gran figura de la oceanografia y acuicultura vasca del Dr.D.Josemaria Navaz Sanz?

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>