2014ko Fisiologia eta Medikuntzako Nobel sariak hiru ikertzaile saritu ditu burmuinaren posizionamendu espazialeko sistema osatzen duten neurona-multzoak aurkitu izanagatik, ‘burmuineko GPS-a’ esaten zaiona. Nahiz eta konturatu gabe, etengabe erabiltzen dugu orientatzeko gaitasuna. Funtzio horretan espezializatuta dauden neurona batzuk zuzentzen dute barruko iparrorratz hori, zeinek burmuinaren elkarrekin lotuta dauden bi eremutan dauden: hipokanpoa eta kortex entorrinala. Egitura horietan gure ingurunearen buruko mapan osatzen dira, eta espazioan mugitzeko erreferentzia-puntuak eratzen dituzte, abaraska edo sareta moduko bat osatzen. Aurkikuntzaren balio intelektualez gain, burmuineko GPS-a aurkitzeak garrantzia kliniko handia du, neurona horiek dituzten eremuak baitira, hain zuzen ere, Alzheimer gaitzarekin kaltetzen den lehenetariko bat. Ondorioz, orientazio-galera da gaitz horren lehenengo sintometako bat.
Carlos Matute, UPV/EHUren Neurozientzien Departamentuaren katedraduna eta Achucarro Basque Center for Neuroscience zentroaren zuzendari zientifikoak, ‘Burmuineko GPS-a: nola orientatzen gara espazioan’ izeneko eztabaida eta mahai-ingurua azaroaren 12an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan. Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.