Afrikako ebolaren epidemiak beldur handia ematen digu oso bortitza delako eta heriotza-tasa handia duelako. Badirudi nazioarteko komunitatea ez dela gai tratamendu zehatzik ez duen gaixotasunaren hedapena eteteko. Ebola, beste hainbat gaixotasun bezala, gure planetan dauden desoreken isla da. Haren hedapena eteteko, ezinbestekoa da ebola zer den, non bizi den hura eragiten duen birusa, nola transmititzen den, sintomak zein diren eta diagnosia egiteko zein proba egiten diren jakitea. Garrantzitsua da gaixotasunaren garrantzia testuinguru egokian kokatzea eta hura prebenitzeko erabil daitezkeen tratamendu eta txertoen arazo etikoak ulertzea.
Guillermo Quindós, UPV/EHUren Mikrobiologiako katedradunak, ‘Beldurra ebolaren garaian’ izeneko eztabaida eta mahai-ingurua eskainiko du AlhondigaBilbaon urriaren 18an, asteazkena, arratsaldeko 7etan. Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
Kultura Zientifikoko Katedraren azken berriak ezagutu daitezke haren blogean eta Facebookeko orrian.