Archives: Elhuyar

Homo espezieek aniztasun handiko inguruak bilatu zituzten
Homo espezieek, eta bereziki Homo sapiensek, oso ingurumen-baldintza eta paisaia desberdinetara egokitzeko gaitasun handia zutela berretsi du ikerketa batek. Science aldizkarian argitaratu duten lanean, Pleistozeno osoan zehar bilakaera hori nolakoa izan zen aztertu dute.

OMEk bertan behera utzi du COVID-19aren osasun publikoko nazioarteko larrialdi-egoera
Ezarri zenetik hiru urte eta hiru hilabete igaro ondoren, Osasunaren Mundu Erakundearen larrialdi-komiteak bertan behera uztea erabaki du, eta hala berretsi du OMEren buruak, Tedros Adhanomek, adierazpen baten bidez. Haren esanean, COVID-19aren inpaktua ez da jada hasierakoa, txertoek eta infekzioek sortutako immunitateari esker. Horrenbestez, osasun publikoko nazioarteko larrialdi-egoera (PHEIC) bukatutzat eman daiteke.

Fusiora bidean, pausoz pauso
Joan den abenduan egin zuen eztanda albisteak: fusio-erreakzio baten bidez energia-irabazia lortu zen, lehenengoz. Eta, bat-batean, beti 50 urtera ikusten zen amets hori gertuago ikusi genuen. Baina, zenbaterainokoa izan zen aurrerapausoa? Eta, batez ere, zenbateraino dago gertuago energia-iturri agorrezin eta garbi horren ametsa?

Klimaren eta biodibertsitatearen krisia bereizezinak dira eta biei batera egin behar zaie aurre
Klima-aldaketak eta planeta osoko biodibertsitatearen galerak okerrera egiten jarraitzen dute; eta bi krisiak elkarren artean loturarik ez duten bi hondamendi desberdin balira bezala aztertzen dira askotan. Akatsa da hori, Nazioarteko ikertzaile talde batek Science aldizkarian argitaratutako artikulu batean azaldu duenez; ikuspegi hori aldatzeko eskatu dute artikulu horretan, biak guztiz lotuta daudelako eta biei batera aurre egin behar zaielako. Eta erakundeen arteko lankidetza, krisi bikoitz horren atzean dauden egungo sistema ekonomiko eta politikoak lehenbailehen eraldatzeko erakundeen arteko lankidetza eskatu dute.

Hibernatzen ari diren hartzak eta mugitu ezin diren pertsonak tronboetatik zerk babesten dituen aurkitu dute
Epe luzeko mugiezintasuna duten pertsonek eta hibernatzen ari diren hartzek odolbilduak osatzeko gako den proteina baten maila txikiagoak dituzte, eta horrek babesten ditu tronboak edo enboliak izatetik. Horixe erakusten du Science aldizkarian argitaratu duten ikerketa batek.

Kalamuan THCa eta kanabidiola neurtzeko teknika merke eta azkar bat proposatu dute
Kalamuan THCa eta kanabidiola neurtzeko infragorri hurbileko espektroskopia teknika merkea eta azkarra dela erakutsi dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileek, Agronomy aldizkarian argitaratutako lan batean.

Animalia basatien populazioak berreskuratzea oso onuragarria litzateke klima-larrialdiari aurre egiteko
Animalia-espezie gako batzuen populazioak berreskuratuta eta babestuta asko hobetu daiteke karbonoaren harrapaketa eta metaketa naturala, eta, ondorioz, horrek asko lagunduko luke klima-larrialdiari aurre egiten. Ondorio hori atera dute Nature Climate Change aldizkarian argitaratu berri duten ikerketa batean.

Oxitozinaren funtzioa ebolutiboki oso primitiboa izan daitekeela ondorioztatu dute
Zebra-arrainekin egindako ikerketa batean, frogatu dute gai direla beren kideen beldurra detektatzeko, eta, hori gertatzen denean, emozio hori kutsatu egiten zaiela. Eta ikusi dute gaitasun hori ematen dien molekula oxitozina dela; hain zuzen, gizakietan eta beste ugaztunetan enpatiarekin lotzen den hormona.

Sateliteek eta espazioko hondakinek eragiten duten argi-poluzioaz ohartarazi dute
Espazioko zaborra eta Lurretik gertu orbitatzen duten sateliteak gero eta ugariagoak dira, eta horrek argi-poluzioan duen eraginaren berri eman dute Nature Astronomy aldizkarian argitaratu diren bi artikuluk.

Hesteetako mikrobiotak eragina du minbizien aurkako immunoterapian
CAR-T zelulen bidezko immunoterapia emaitza itxaropentsuak ematen ari da minbizi batzuen aurka, azken urteotan. Hala ere, emaitza horietan alde handia egoten da gaixo batzuetatik bestera. Bada, alde hori, neurri handi batean, hesteetako mikrobiotaren eraginez izan litekeela ikusi dute Nature Medicine aldizkarian argitaratu berri duten ikerketa batean.