Archivo: Zientzia.eus

Ez da ohikoa albiste zientifiko batek komunikabide orokorren arreta bereganatzea. Horregatik, gertatzen denean, zientzia gizarteratzen lan egiten dugunok poztu egiten gara. Baina, neurri batean, kezka pittin bat ere sentitzen dugu. Izan ere, albistearen funtsa ez bada ematen zaion oihartzunaren neurrikoa, gerta daiteke jendeak zientzia gutxiestea. Edo gerta daiteke baita ikusgarritasunera ohitzea ere, eta zientzia-albisteei ez ematea garrantzia, ez badatoz danbor-hotsez lagunduta.

Iruñeko Planetarioak eta Espainiako Astronomia Elkarteak Javier Gorosabelen izena jarri diote 1990 KB1 asteroideari. Horrela egin nahi izan diote hilondoko omenaldia Javier Gorosabel Urkia zientzialari eta dibulgartzaileari.

Berriki, hiesari aurre egiteko bidea errazten duten bi ikerketa plazaratu dira. Batean, hiesa eragiten duen birusa, GIBa, goiz detektatzen duen biosentsorea aurkeztu dute; bestean, berriz, antierretrobiralik hartu behar ez izateko txertoa.

Baliabide naturalek sostengatzen dituzte gure ekonomia eta ongizatea. Lehengaien mende bizi gara: erregaiak, metalak eta mineralak behar ditugu, bai eta elikagaiak, lurra, ura, biomasa eta ekosistemak ere. Ekosistemek gero eta presio handiagoa jasaten dute, ordea, eta horrek arriskuan jartzen du gizateriak behar dituen ondasunen etorkizuneko hornidura.

Jakina da itsasontziek erabiltzen dituzten sonarrek eragina dutela zetazeoen orientazioan. Baina, nonbait, horrek ez du azaltzen zergatik gertatzen diren, noizean behin, lehorreratze handiak. Beste hipotesi batzuen artean, eguzki-ekaitzek eragina izan dezaketela proposatu dute, eta horixe ikertuko dute, NASAk, BOEM Ozeanoko Energiaren Kudeaketa Bulegoak eta IFAW Animalien Ongizaterako Nazioarteko Funtsak elkarlanean.

Duela 2.400 milioi urte Oxigenazio Handia gertatu zen Lurraren atmosferan, hau da, biologikoki sortutako oxigenoa agertzen hasi zen. Baina oxigeno-maila ez zen areagotzen joan espero zitekeen bezala, eta apal iraun zuen 1.500 milioi urtez. Ikerketa berri batek azaldu du horren zergatia.

Ukaezina da loak eragin zuzena duela oroimenean; zientzialariek ordea, ez dituzte ezagutzen eragin hori azaltzen duten funtsezko mekanismoak. Orain, prozesu horiek argitzen dituzten bi ikerketa argitaratu dira Science aldizkarian.

Salk Institutuko ikertzaileek onartu dute zaila egin zaiela gizakion eta txerrien zelulak nahastuta dituzten enbrioiak haztea, baina lortu dute. Giza zelula amak txerrien enbrioietan –blastozistoetan– sartu eta hazi dituzte. Cell aldizkarian argitaratu berri dituzte emaitzak.

Ikerketa berri baten arabera, leheneratze ekologikoak ez du berreskuratzen degradatutako ekosistemen bioaniztasun eta funtzionaltasun osoa.

Namibiako zirkulu mortuen sorrerari buruzko azalpen berria argitaratu dute aste honetan Nature aldizkarian.