Archivo: Elhuyar

Badirudi prioiak uste zena baino askoz ere zabalduago daudela naturan eta eukariotoak sortu aurretik azaldu zirela, duela 2.300 milioi urte baino gehiago

Municheko Unibertsitate Teknikoko (TUM) ikertzaile-talde batek lortu du grafeno-xaflari porfirinak, klorofilaren eta hemoglobinaren parte diren eraztun proteikoak, batzea.

Osasunaren Mundu Erakundeak eman du Gabonetan albiste itxaropentsua: rVSV-ZEBOV izeneko txertoak eraginkortasun handia erakutsi du Ebolaren aurrean. Ginean egindako saioek balio izan dute frogatzeko, eta 2017ko amaierarako txertoaren lizentzia izatea espero da.

Ikerketa baten arabera, haurdunaldiak egitura-aldaketak eragiten ditu amaren garunean. Aldaketa horiek gutxienez bi urtez irauten dutela frogatu dute.

Gizakiak erabili zituen lehen kosmetikoak perfumeak izan ziren; izan ere, usainek inkontzienteki alda edo gida dezakete gure portaera. Asko aldatu dira gauzak harrezkero, eta maila pentsaezinetara iritsi da industria kosmetikoaren sofistikazioa. Egun, industriak 10.000 osagai baino gehiago ditu eskuragarri kosmetikoak egiteko, eta mundu mailako merkatu oso garrantzitsu bat da.

Antimateria-atomo batek zer argi xurgatzen duen neurtu dute lehen aldiz, CERNeko ikertzaileek. Urteak zeramatzaten hori lortu nahian, eta ikertzaileek aldarrikatu dute neurketa honek ate garrantzitsu bat irekitzen duela antimateria ikertzeko.

Erronka handiei egin beharko die aurre zientziak hemendik aurrera. Izan ere, haren finantziazioa baldintzatuta geratuko da: ikerketa eta berrikuntza arduratsua egiten ez duenak ez du Europako finantziaziorik jasoko. Eta argi definitu du Europak zer den zientzia arduratsua: gizartearen parte-hartzea bermatzen duena eta gizartearen kezkei eta arazoei irtenbidea ematen diena. Paradigma-aldaketa bat dakar horrek, eta zientzialarien erreakzioa eragin du jada.

Iraganeko kulturaren eta ohituren berri ematen duten objektuak etorkizunera eramatea du helburu Gordailuak. Milaka pieza ditu, kondizio berezietan gordeta, denboraren joanari ahalik eta gehiena lapurtzeko asmoz.

Rosetta harria gako izan zen hieroglifikoak deskodetzeko. Bada, harri haren izena eman zion Europako Espazio Agentziak kometen misterioa argitzeko helburua zuen misioari: Rosetta misioa. Zehazki, 67 P/Churyumov-Gerasimenko kometari jarraitu zion Rosetta ontziak, eta modulu bat ere utzi zuen haren azalean: Philae. Ontziak irailaren 30ean amaitu zuen 2004ean abiatutako bidaia, eta luze joko du bildu dituen datu guztien analisiak. Baina, orain arte argitaratutako emaitzei esker, dagoeneko baieztatu dira kometei buruzko zenbait uste, baita beste zenbait ezeztatu ere.

Dieta egin ondoren, oso ohikoa da berehala hartzea galdutako kiloak edo baita gehiago ere. Orain, saguekin egindako esperimentuetan, gakoa hesteetako mikrobioman egon daitekeela argitu dute Weizmann Zientzia Institutuko ikertzaileek.